[Bah-guinda] [Bah-general] 3.EUSKARAREN GINKANA orain taldeka!

euskararenginkana en ekogunea.net euskararenginkana en ekogunea.net
Jue Nov 14 15:10:54 CET 2013



Kaixo!

Hirugarren urtez Euskararen Ginkana antolatu du Kutxa Ekoguneak 
Euskaltzaleen Topagunearen laguntzarekin.

Euskaraz eta euskararekin dibertitzeko lehiaketa da ginkana, aurten 
hizkuntza aniztasunaren gaia landuko duena. Lehen aldiz parte hartzea 
taldekakoa izango da eta saria euskararen alde dagoeneko martxan dauden 
edo jarri nahi diren ekimenak sustatzera bideratuko da. 3.000 euro 
jasoko ditu talde irabazleak.

Horretarako, elkarte edo eragile bakoitzak lehiaketan ordezkatuko duen 
4-6 laguneko taldea osatu eta www.euskararenginkana.net webgunean eman 
beharko du izena, taldea bera eta sariarekin sustatu nahi den proiektua 
bideo labur batean aurkeztuz.

Ginkanak 2 fase izango ditu: 6 astez, abenduaren 3an hasi eta 
urtarrilaren 16a bitartean, astero egin beharreko proba bat argitaratuko 
da eta internet bidez bidali beharko dira erantzunak. Horietan puntuazio 
altuena jasotzen duten lau taldeak pasako dira finalera eta bertan 
erabakiko da zein den edizio honetako irabazlea.

Aurkezten diren egitasmoak askotarikoak izan daitezke: hezkuntza, 
aisialdia, kulturgintza, helduen euskalduntzea, erabilera sustatzeko 
egitasmoak... zuen inguruko egitasmo bat finantzatzeko aukera izan 
daiteke, beraz animatu! izen ematea zabalik dago!

------------ próxima parte ------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: EUSKARAREN GINKANA 2013 OINARRIAK.pdf
Type: application/pdf
Size: 978197 bytes
Desc: no disponible
URL: <https://lists.ourproject.org/pipermail/bah-guinda/attachments/20131114/03171a53/attachment.pdf>
------------ próxima parte ------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: KARTELA 2013.pdf
Type: application/pdf
Size: 950688 bytes
Desc: no disponible
URL: <https://lists.ourproject.org/pipermail/bah-guinda/attachments/20131114/03171a53/attachment-0001.pdf>
------------ próxima parte ------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: euskararen_ginkana_013.jpg
Type: application/octet-stream
Size: 151212 bytes
Desc: no disponible
URL: <https://lists.ourproject.org/pipermail/bah-guinda/attachments/20131114/03171a53/attachment.obj>
------------ próxima parte ------------
_______________________________________________
Bah-general mailing list
Bah-general en lists.ourproject.org
https://lists.ourproject.org/cgi-bin/mailman/listinfo/bah-general


Más información sobre la lista de distribución Bah-guinda