Usurbil, elikaduran ere burujabe? Nola?
Topaketa,
2013ko otsailaren 2an, Sutegin, Usurbilen
"Kontuak larri
dabiltza bazterretan.
Lan gabe geratzeko
beldur naiz.
Biharamonean zer?
Nola elikatuko gara etxean?
Nork lagunduko nau?..."
Usurbiltzen kontsumo taldearen ekimenez egindako ikerketa baten arabera, nahikoa genituzke 55 hektarea lur modu egokian lantzea Usurbilgo herritar guztiak elikatzeko. Eta lurra soberan dugu…
· Zer elikadura premia dago herrian?
· Gai al gara Usurbilen gure burua hornitzeko?
·
Atez-atekoarekin gai izan bagara,
zergatik ez usurbildar guztiak bertan ekoitzitakoaz elikatzeko gai izan, urte
osoan zehar?
Gure elikagaien % 95 kanpotik ekarria da…
· Zer egin genezake Usurbilgo produktuak bertako saltokietan saldu daitezen?
· Zer ekoizten hasi gintezke orain Usurbilen, kanpotik gutxiago ekarri behar izateko?
·
Zer egin hori bideragarria izan dadin?
Hori horrela, gazteentzako
lan aukera berriak sortu ditzakegu?
Zuk ere, antzeko kezkak buruan, bai? Martxan hasi gara gu jada, eta zu ere (baserritar, adineko, erosle, ume,
ikertzaile, gazte, jakintsu, saltzaile, guraso, sortzaile,...) gurekin nahi
zaitugu. Bazatoz?
NON? Sutegin, Usurbilen
NOIZ? Otsailaren 2an 9:30-18:00
IZEN EMATEA: 618.868.188 / usurbil.elikadura@gmail.com
"8 orduko topaketa bat,...
erotu al haiz?"
Espazio irekiko (open space) topaketa izango da, oso parte-hartzailea, bizi-bizia eta sormentsua. Bertan...
- Nahi dugun gai eta jarduera oro
proposatuko dugu
- Gai horietaz solastuko gara nahi
bezain sakon
-
Solasaldien idatzizko txostena
osatuko dugu bertan, eta e-postaz
jasoko dugu jarraian
USURBILTZEN kontsumo-taldea