[Bah-general] Usurbil, elikaduran ere burujabe? Nola? Espazio irekikoa (open space) otsailaren 2an, larunbatean
---------- Birbidalitako mezua ---------- Igorlea: Eleder_BuM <[email protected]> Data: 2013 urtarrila 24 11:44 Gaia: Usurbil, elikaduran ere burujabe? Nola? Espazio irekikoa (open space) otsailaren 2an, larunbatean Hartzailea: Usurbil Elikaduran Burujabe <[email protected]> Eguerdi on! Elikaduran, tokiko garapenean, auzolanean, osasunean,...antzeko gaietan interesik bai? Topaketa hau aberasgarria izango zaizu, orduan! Usurbil, elikaduran ere burujabe? Nola? Espazio Irekikoa, Usurbilen, otsailaren 2an<http://burumapak.blogspot.com.es/2013/01/usurbil-elikaduran-burujabe-nola.html>. (Lerro hauen azpian gonbidapen testua, editatu nahi bazenu edo...) Eta Usurbil eta Zerainen bertan, gaur eta bihar, beste hau ere bai: "Elikadura burujabetza eta finantza etikoak. Ekonomia solidarioa, nekazaritza iraunkorra." Egitaraua hemen: http://www.etxalde-eh.org/?p=198 Ondo izan, *@Eleder_BuM <http://twitter.com/Eleder_BuM> * ***************** *Usurbil, elikaduran ere burujabe? Nola?* *Topaketa, 2013ko otsailaren 2an, Sutegin, Usurbilen* *"Kontuak larri dabiltza bazterretan. * *Lan gabe geratzeko beldur naiz. Biharamonean zer? * *Nola elikatuko gara etxean? * *Nork lagunduko nau?..."* * * *Usurbiltzen *kontsumo taldearen ekimenez egindako ikerketa baten arabera, nahikoa genituzke 55 hektarea lur modu egokian lantzea<https://docs.google.com/viewer?a=v&pid=sites&srcid=ZGVmYXVsdGRvbWFpbnxlbGVkZXJidW18Z3g6NTVkM2NlMDBiZTg3NjBjMA> Usurbilgo herritar guztiak elikatzeko. Eta lurra soberan dugu… · Zer elikadura premia dago herrian? · *Gai al gara Usurbilen gure burua hornitzeko? * · Atez-atekoarekin gai izan bagara, zergatik ez usurbildar guztiak bertan ekoitzitakoaz elikatzeko gai izan, urte osoan zehar? Gure elikagaien % 95 kanpotik ekarria da… · Zer egin genezake* Usurbilgo produktuak bertako saltokietan *saldu daitezen? · *Zer ekoizten hasi *gintezke orain Usurbilen, kanpotik* gutxiago ekarri behar izateko?* · Zer egin hori *bideragarria* izan dadin? Hori horrela, *gazteentzako lan aukera berriak* sortu ditzakegu? Zuk ere, antzeko kezkak buruan, bai? Martxan hasi gara gu jada, eta *zu ere (baserritar, adineko, erosle, ume, ikertzaile, gazte, jakintsu, saltzaile, guraso, sortzaile,...) gurekin nahi zaitugu. Bazatoz?* *NON?* Sutegin, Usurbilen *NOIZ?* Otsailaren 2an 9:30-18:00 *IZEN EMATEA*: *618.868.188* / *[email protected]*** * * - Umeekin etorri nahi? Primeran! Aldez aurretik esan, zaintzaileak jarriko ditugu eta. - Parte hartu ahal izateko beste premiaren bat bai? Esaiguzu lasai! * **"8 orduko topaketa bat,... erotu al haiz?"* Espazio irekiko (*open space*) topaketa izango da, oso parte-hartzailea, bizi-bizia eta sormentsua. Bertan... - *Nahi dugun gai eta jarduera oro* proposatuko dugu - Gai horietaz solastuko gara *nahi bezain sakon* - Solasaldien idatzizko *txostena* osatuko dugu bertan, eta e-postaz jasoko dugu jarraian *USURBILTZEN* kontsumo-taldea _______________________________________________ Bah-general mailing list [email protected] https://lists.ourproject.org/cgi-bin/mailman/listinfo/bah-general
participants (1)
-
Eleder_BuM