[Bah-general] 3.EUSKARAREN GINKANA orain taldeka!
Kaixo! Hirugarren urtez Euskararen Ginkana antolatu du Kutxa Ekoguneak Euskaltzaleen Topagunearen laguntzarekin. Euskaraz eta euskararekin dibertitzeko lehiaketa da ginkana, aurten hizkuntza aniztasunaren gaia landuko duena. Lehen aldiz parte hartzea taldekakoa izango da eta saria euskararen alde dagoeneko martxan dauden edo jarri nahi diren ekimenak sustatzera bideratuko da. 3.000 euro jasoko ditu talde irabazleak. Horretarako, elkarte edo eragile bakoitzak lehiaketan ordezkatuko duen 4-6 laguneko taldea osatu eta www.euskararenginkana.net webgunean eman beharko du izena, taldea bera eta sariarekin sustatu nahi den proiektua bideo labur batean aurkeztuz. Ginkanak 2 fase izango ditu: 6 astez, abenduaren 3an hasi eta urtarrilaren 16a bitartean, astero egin beharreko proba bat argitaratuko da eta internet bidez bidali beharko dira erantzunak. Horietan puntuazio altuena jasotzen duten lau taldeak pasako dira finalera eta bertan erabakiko da zein den edizio honetako irabazlea. Aurkezten diren egitasmoak askotarikoak izan daitezke: hezkuntza, aisialdia, kulturgintza, helduen euskalduntzea, erabilera sustatzeko egitasmoak... zuen inguruko egitasmo bat finantzatzeko aukera izan daiteke, beraz animatu! izen ematea zabalik dago! _______________________________________________ Bah-general mailing list [email protected] https://lists.ourproject.org/cgi-bin/mailman/listinfo/bah-general
participants (1)
-
euskararenginkana@ekogunea.net